2026-2027 ikasturteko Hegoa eta EHUko master ofizialetarako aurreinskripzioa hastear
Martxoaren 2an Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazio eta Garapena master ofizialetan aurrez izena emateko epea hasiko da. Hegoa Institutuak eta EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatzen dituzte masterrak. Bestalde, laster irekiko da, Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emantzipatzailea online masterrean izena emateko epea.
Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterra garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta jasangarritasuna dira masterraren funtsa. Masterrak, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu.
Globalizazio eta Garapena Unibertsitate Masterra espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoen arloan. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) hildoankokatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan praktika estrakurrikularrak egiteko aukera barne hartzen du.
Bi titulu ofizial horiez gain, Hegoak eta EHUk Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emanzipatzailea Etengabeko Prestakuntzako Masterra koordinatzen dute. Berezko titulua da, campus birtualaren bidez ematen dena, eta helburua garapenerako lankidetza kritikoa bultzatzeko gai diren justizia soziala eta hezkuntza emantzipatzailea sustuko duten pertsonak prestatzea da.
Master online hau modulu-formatuan ere eskaintzen da: sei edo zazpi ikasgai eta modulu bukaerako lana eginda, Nazioarteko Lankidetzako edo Hezkuntza AskatzaileaUnibertsitate Espezializazioko titulua lortu daiteke, hurrenez hurren.
Hiru masterrek eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.
EHU Master Week eta izen ematea
2026/2027 ikasturteko master ofizialetarako aurreitiko izen ematea EHUren webgune honen bidez egingo da. Master propioaren kasuan, berriz, EHUren beste webgune honen bidez egingo da.
Martxoaren 3an eta 4an EHUko Masterren azoka birtuala egingo da masterrei buruzko informazio gehiago jasotzeko. Master Week-en izena eman eta gune birtualera konektatu ahal izango zarete.
Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen kasuan, ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da, bi egunetan. Gainera, zuzeneko online txat bat egongo da eskuragarri, zuen zalantzak bertan argitu ahal izateko.
Informazio gehiago:
Prestakuntza eta Irakaskuntza Arloa – Hegoa Institutua
-
Garazi Saez Caballero (Unibertsitate masterrak): garazi_saez001@ehu.eus / 946 01 70 47
-
Maitane Campos Sainz (Online Masterra, etengabeko prestakuntza): maitane_campos001@ehu.eus / 946 01 71 31
Kontsultatu hemen Hegoaren master eskaintza osoa.
Lotutako albisteak