Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

El hambre como arma de guerra: Metodología para documentar evidencias y analizar su impacto.
AURKEZPENA

El hambre como arma de guerra: Metodología para documentar evidencias y analizar su impacto.

Nori zuzendua: Publiko orokorra

Gosea gerrarako arma gisa erabiltzea ohikoa izaten jarraitzen du. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 2018ko maiatzaren 24an aho batez onartutako 2417 Ebazpena lorpen garrantzitsua izan zen Zuzenbide Humanitarioarentzat, praktika hori aitortzea eta debekatzea ekarri baitzuen.

Hala ere, ebazpena ezartzea eta gerra-taktika hori desagerraraztea erronka zaila da. Arazoetako bat da ez dagoela mekanismorik praktika horri eta haren egiletasunari buruzko ebidentzia enpirikoetan oinarritutako informazioa emateko.

Hori dela eta, saio honetan Gosearen Aurkako Ekintzak eta Hegoa Institutuak landutako, eta eLankidetzak lagundutako, metodologia bat aurkeztuko dute; gosea sortzen duten ekintzei buruzko informazioa jasotzeko, gatazka armatuko hainbat agertokietan ezarri daitekeena. Helburua da horiek agerian jartzea eta horrela saihesten laguntzea.

PARTE-HARTZAILEAK

Gosearen Aurkako Ekintza: Manuel Sánchez-Montero (intzidentzia taldearen zuzendaria) eta Jean Raphael Poitou (intzidentzia taldearen arduraduna).
Hegoa Institutua: Karlos Pérez de Armiño (ikerlari nagusia) eta Alba Linares Quero (ikerlaria).
Aurkezpena eLankidetzako zuzendariaren eskutik, Paul Ortega Etcheverry.

-----

Izen-emateak: https://forms.gle/BoVFSwF1MJ6Smbyn8
*Gaztelaniazko saioa, ingeleseko aldi bereko itzulpenarekin.

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2021ko Ekainak 11, 12:00
  • Amaiera data/ordua
    2021ko Ekainak 11, 13:30