Ahanzturaren kontra: frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara (Bilbo, azaroak 19)
Azaroaren 19an Bilbon ospatuko den «Ahanzturaren kontra: frankismoaren biktimak eta Mendebaldeko Sahara» jardunaldiak erakunde sozialak, komunitate akademikoa, instituzioak eta alderdi politikoak motibatu nahi ditu saharar herriaren egia argitzen eta justiziaren bilaketan sakontzen jarraitu dezaten.
Jardunaldia, Hegoa Institutuak (EHU), Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak, Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatzen da; Europar Batasunak, Platformaren bitartez, sustatzen dituen Tokiko Elkartasunaren Europako Egunen hamargarren edizioaren baitan.
Jarduera 09:30etatik 17:00era Bilboko Itsasmuseum-en burutuko da. Bertan, saharar erakundeetako ordezkariak (hala nola, AFAPREDESA preso eta desagertu sahararren senideen elkartekoak eta AFAB Basiriren senide eta lagunen elkartekoak), legelariak, ikertzaileak, kazetariak eta hainbat alderdi politikok parte hartuko dute, ekitaldia antolatzen duten erakundeetako ordezkariekin batera. Horiez gain, frankismoaren biktimen beste kolektibo hauek ere parte hartuko dute: Martxoak 3 elkartea eta frankismoko krimenen aurkako Argentinako kereilan inplikatutako pertsonak.
«Sahararrak: frankismoaren eta postfrankismoaren beste biktimak» ikerketa
Frankismoaren eta postfrankismoaren aldian sahararren aurka egindako krimenak gizarteari jakinaraztea da helburu nagusia, bai eta sahararrak erregimen frankistaren biktima gisa aitortuak izatea eta Memoria Demokratikoaren Legearen babespean aintzat har ditzaten urratsak ematea ere.
Jardueran, Sahararrak: frankismoaren eta postfrankismoaren beste biktimak. Memoria, memoriarik eza eta Espainiako Estatuaren erantzukizunak izenburu duen AFAPREDESAren presidente Abdeslam Aomar Lahsen-en ikerlana aurkeztuko da.
Liburuak, batetik, Espainiaren eta Mendebaldeko Sahararen harremana analizatzen du kolonialismoaren ikuspuntutik; eta bestetik, sahararrek diktadura frankistaren aldian pairatutako giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen urraketak. Beraz, gaiari Justizia trantsizionalaren ikuspuntutik heltzen zaio, bereziki, Memoria Demokratikoaren urriaren 19ko 20/2022 Legearen ikuspegitik.
Kartela eta egitaraua. Galdetegi honen bidez eman dezakezu izena.
Streaming: www.youtube.com/live/KoO5OelpTJA.
Informazio gehiago:
- Tatiana Montenegro Garay (Hegoa, proiektuak)
946 01 36 50 - tatiana_montenegro@hegoa.info - Andrea Gago Menor (Hegoa, komunikazioa)
946 01 38 56 - hegoa.inst.komunikazioa@ehu.es - Itsaso Andueza Fernández (Euskal Fondoa, Sahara koordinazio unitatea)
606 775 429 - ucs-sku@euskalfondoa.eus
Erakunde finantzatzaileak
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Azaroak 19, 09:30
-
Amaiera data/ordua2025ko Azaroak 19, 17:00
-
Intereseko estekak
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Herria: Bilbao
Berriak